‘Waa Shakil’, Pou anaiek Himalaian ireki duten biderik handiena

2023.08.9 | Desafioa, EHKM, Errekorrak, Erronkak, Markak, Mendia

Euskal Herrira itzuli dira alpinista gasteiztarrak, 2017an hasi zuten “Lau elementuak” proiektu eder bezain latzari amaiera eman ostean

Argazkia: @hermanospou

 

Himalaian izan dira Pou anaiak, 2017an hasi zuten “Lau elementuak” proiektua bukatzeko asmoz, eta honakoan ere haien helburua lortzeko saiakeran eztute hutsik egin, egitasmoaren barruko  “Waa Shakil” bidea irekitzeaz gain, beste bost ireki dituztelarik.

Euskal Herrira itzuli dira Pou anaiak Himalaya inguruetatik, ‘Lau elementuak’ izeneko makro-proiektuari emaiera emanda, sei urte beranduago izan bada ere. Proiektu oso polita baina latza izan da, azken urteotan arazoak pilatu zaizkielako.

2017an hasi zuten, Patagonian egin zuten Airea, urte berean Ura eta 2018an Sua, Afrikan. Geroztik ezin izan zuten proiektua bukatu. Pandemia izan zela-eta, gero guda, hainbeste arazo, eta azkenean Himalaian bukatzea eta horrelako proiektu handi batekin, oso pozik egotekoa da.

Denetarik egon da “Lau elementuak” egitasmoan: Sao Tome eta Principe irlan (Afrika) irekitako bidea, arroka mailan, oso proiektu bitxia eta ona izan zen. 8b+ mailako bidea, paretan maila oso altua eta 400 metro. Amazoniakoa oso estetikoa izan zen. Eta alpinismoaren kasuan, Patagoniakoa oso bide polita izan zen, 510 metro, Fitz Roy mendikatean.

Azkenik, Himalaian ireki duten biderik handiena da ‘Waa Shakil’: 2.200 metro, arrokako eskalada asko, mistoko eskalada asko… Oso esperientzia gogorra izan da, azkenean hiru egunez elurretan egon zirelako. Azkenengo egunean gailurrera iritsi ziren oso justu, eskas, elur jausiak leku guztietan… Igoera oso gogorra izan zen. Eta jaitsiera horrelako baldintzetan egitea zaila izan zen ere.

“Waa Shakil” bideaz gain, egindako beste bostak ere oso interesgarriak izan dira. Bost horietatik lau izan ziren eskalatu gabeko dorreetara. Inor iritsi ez den lekura iristeak abentura handia suposatzen du. Horien artean nabarmendu daiteke ‘Always elurra’ bidea, 5.100 metrotako dorrea, ia 300 metroko granitozko eskalada zoragarria.

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!