Argazkia: Ardoi
Garesetik gertu, Larragan, Iruñetik 35 kilometrora, goiz hotz eta euritsu batean, Erregeen XXXIV. Krosa ospatu zen pasa den igandean.
Guztira 198 korrikalarik osatu zuten 7,4 kilometroko ibilbidea, horietatik 23 izan ziren emakumezkoak, eta aurreneko hirurentzako honako sariak zeuden: 150€, 100€ eta 75€. Gainera, 150 euroko sari gehigarria zegoen zirkuituko errekorrak hausteagatik: 21:19 (gizonezkoak) eta 25:07 (emakumezkoak).
Gizonezkoen lehian, Abdelkader Alghamek (Grupompleo Pamplona Atco.) irabazi zuen 0:22:01ko denbora eginda baina lasterketako errekorra (21.19) ezin izan zuen ondu. Atzetik, Hicham Oualla independientea (23:40) eta Txantreako Aitor Blanco (23:54) helmugaratu ziren.
Emakumezkoetan Mª Angeles Sueskun (independientea) izan zen garailea, 29 minutu eta 31 segundotan helmugaratuta, errekorretik urruti (25:07). Podiumean Ardoiko Elisa Gonzalez Franco (30:20) eta Peñako Mª del Olmo Vidondo (30:52) izan zituen ondoan, hurrenez hurren.
SAILKAPENA
Gizonezkoak
1 Abdelkader Algham 0:22:01
2 Hicham Oualla 0:23:40
3 Aitor Blanco 0:23:54
4 Abule Esteban 0:24:19
5 Iñigo Macias 0:24:21
6 Victor Bernedo 0:25:18
7 Miguel Angel Hernandez 0:25:24
8 Mikel Akarreta 0:25:24
9 Ismael Ezkerro 0:25:29
10 Eduardo Esteban 0:26:05
Emakumezkoak
1 Maria Angeles Sueskun 0:29:31
2 Elisa Gonzalez 0:30:20
3 Maria Vidondo 0:30:52
4 Maider Etxeberria 0:32:17
5 Ana Alfaro 0:32:55
6 Naiara Molinero 0:33:03
7 Yolanda Gonzalez 0:33:17
8 Raquel Perez 0:33:38
9 Iosune Alberdi 0:34:00
10 Leire Rodriguez 0:35:04
Aurre-benjaminak
G.Ibañez / Agata Abad
Benjaminak
Nelssoud / Irati Irurzun
Alebinak
Suhad Akachar / Naroa Arizcun
Infantilak
J.Echandi / Marwa Mekssound
Kadeteak
Aimar Arizkun / Izaro Balbuena
0 Comments