Zegamako San Silbestrearen errekorrak ondu dituzte

2023.01.2 | EHKM, Errekorrak, Errrekor berria, Lasterketak

Robert Loic (16:19) eta Perrine Abadie (18:39) okzitaniarrak nagusitu ziren eta biek lasterketako errekorrak hobetu zituzten (16:31 eta 18:48)

Argazkia: Zegamako Udala

 

Pasa den abenduaren 31n Zegamako San Silbestre krosaren hamargarren edizioa lehiatu zen, Elkartu Nahi elkarteak eta Zegamako Udalak antolatuta.

Zegama, Araba eta Nafarroarekin muga egiten duen mila eta bostehun biztanletik gorako herria da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalerako sarrera, eta bertan aritu ziren 309 lagun nor baino nor gehiago korrika, kanpoko partaide asko tartean, azkenean 5,25 kilometrotako ibilbidea osatzen lehenak  Loic Robert eta Perrine Abadie okzitaniarrak izan zirelarik.

Bi irabazleak, Robert Loic (16:19) eta Perrine Abadie (18:39), mendi eta trail lasterkari bikainak dira. Gainera, biek lasterketako errekorrak hobetu zituzten (16:31 eta 18:48) eta bakoitzak 100 euroko saria irabazi zuen.

Gizonezkoen sailkapenean, 16 minutu eta 19 segundo behar izan zituen Loic Robertek Zegamako garaipena lortzeko. Bigarren postua Raul Amatriainentzat izan zen eta podiuma Romain Lacastek itxi zuen, 16: 46ko denborarekin.

Bestalde, 82 emakumek zeharkatu zuten helmuga eta Perrine Abadie izan zen azkarrena, irabazlearen atzetik Irati Larrañaga (Usurbil) eta Leire Elola (Tolosa) helmugaratu zirelarik.

Giro ezin hobea izan zen, eta maiatzaren 14an egingo den Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 3 dortsal zozketatu ziren, irabazleak honakoak izan zirelarik: Irati Larrañaga (bigarren sailkatua), Iosu Elola (Bidania-Goiatz) eta Jose Antonio Fernandez Pato (Oñati).

SAILKAPENA

Gizonak

  1. Loic Robert (Gan, Okzitania, 16:19)
  2. Raul Amatriain (Uitzi, 16:45)
  3. Romain Lacaste (Paue, Okzitania, 16:46)
  4. Ibon Aristimuño (Bergara, 16:46)
  5. Oliver de Castro (Zegama, 16:49)
  6. Martin Diez (Segura, 16:50)
  7. Unai Mendizabal (Zegama, 17:02)
  8. Iban Sanjuan (Zegama, 17:04)
  9. Mikel Fernandez (Ezkio-Itsaso, 17:08)
  10. Ioar Tabar (Iruñea, 17:11)

Emakumeak

  1. Perrine Abadie (Tarbe, Okzitania, 18:39)
  2. Irati Larrañaga (Usurbil, 20:39)
  3. Leire Elola (Tolosa, 20:53)
  4. Laiane Arrospide (Tolosa, 21:24)
  5. Lorea Burguete (Lekunberri, 22:17)
  6. Ainhoa Markinez (Idiazabal, 22:36)
  7. Ainara Pequeño (Zumaia, 22:45)
  8. Pauline Lacaste (Pau, 22:47)
  9. Ainhoa Goikoetxea (Lazkao, 22:54)
  10. Ainhoa Arregi (Bidania-Goiatz, 23:15)

0 Comments

EUSKAL HERRIKO KIROL ERREKORRAK

Erregistro bat txarto dagoela edo eguneratu behar dela ikusten baduzu, idatzi mesedez jarraian adierazitako helbide elektronikora. Eskerrik asko!

Share This

Partekatu

Share this post with your friends!